Suak erreko ez balu

1

Izenburua: Suak erreko ez balu
Idazlea: Eneko Barberena
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2023
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko V. (H)Ilbeltza bekaren irabazlea

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxearen bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, aseguru etxeak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu topatuko ditu.

Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Eneko Barberenaren bigarren hau. (H)Ilbeltza beka eskuratu zuen idazleak eta esan dezaket ondo aprobetxatu duela beka hori, liburua interes handikoa delako.

Hasieran kostatu zait istorioan murgiltzea baina, hori eginda, ezin izan dut irakurketa utzi, Ainhoa Sanz perituaren ikerketaren amaiera irakurri arte.

Oso thriller ona da eta generoak eskatzen duen guztia dauka liburu honek: tentsioa, argumentuaren aldaketak, amaiera ustekabea, etab.

Asko gozatu dut, beraz, Aezkoan gertatzen den istorio hau irakurtzen eta Aezkoako geografia ikasten. Eta orain esan dezaket Enekok ezabatu egin didala bere lehenengo liburuak (“Afrikanerrak”) utzi zidan zaporre txarra.

Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau.