Ez da gaua begietara etortzen

2

Izenburua: Ez da gaua begietara etortzen
Idazlea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2007

Badira hutsik dauden pertsonak, zerutik eroritako txoriak, trumoi hotsez hautsitako adarrak, zauritutako gau-animaliak bezala. Lope, Miranda eta Gabriel. Hutsik daude, pertsona huts dira eta zain daude. Halabeharrak elkartu ditu oroitzera bultzatuz. Oroimena zirkulu hutsa baita, bizitza eta heriotza bezala. Hilketa batek ematen dio hasiera oroimenari. Baina bizitzak bete behar du barneko hutsa eta zirkulu guztiak itxi eta bizi berria ekarri. Hiltzea erabakita zuena ez beste bat hil zuen ETAk. Nahasi ala ez, hilketa batek beti astintzen ditu ingurukoen barne giharrak. Eta oroimena da nagusi lekuko isilen begietan. Eta bakardadea.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Ordizia 72.1

“Airezko emakumeak” dezente gustatu zitzaidalako aukeratu nuen liburu hau. Aitortu behar dut Feliperen idazkera gogoko dudala, nahiz eta batzuetan urrun samarra gertatzen zaidan. Hiru lagunen oroitzapenak baliatu ditu bakardadeaz hitz
egiteko, Loperenak batez ere. Baina, badira gehiago ere egoera horretan: Loperen ama… Oroimena eta bakardadea dira, beraz, nobelaren ardatz, eta, ni ere, irakurle gisa, bakardade horretaz kutsatu naiz. Zenbait unetan ezintasun hori primeran azaldu duela iruditzen zait; besteetan, ordea, astun samarra gertatu zait irakurketa. Irakurraldi lasai eta sakon antzekoak egin nahi dituztenei bakarrik gomendatuko nieke.

Amasa-Villabona 1.2

Hiru kapituluz osatzen da liburu hau, hain zuzen ere nobelako hiru pertsonaia nagusiei eskainiak, Lope, Miranda eta Gabriel. Hilketa batek lotzen ditu hiruok eta hala ere, ez dago ekintza askorik nobelan. Gehiago dago ametsetik, pentsamendu sakon eta filosofikotik… elkarrizketak, berriz, gutxi eta laburrak.Agian horregatik, eleberri hau motela iruditu zait, baina ez aspergarria, hainbat pentsamendu onak baitira. Bukaerara iristea kosta egin zait, baina, kontraesana dirudien arren, jakinmina ere
pizten du.