Piztutako etxea

0

Izenburua: Piztutako etxea
Idazlea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Piztutako etxea nire lanik sakonena da. Gogoeta egiten dut, esperantzaz, izuaz, desiraz, maitasunaz eta pasioaz, besteak beste. Abiapuntua da bizitzak bere arauak dauzkala eta, seguru asko, ez ditugula sekula santan guztiak ezagutuko, bizi garen bitartean bizitzaz ez beste ezertaz arduratzen garelako. Baina beste ezer hori bizitzaren muina ere izan daiteke, jakin gabe, noski. Gizakia zerk bultzatzen duen bizitzera da jakin beharrekoa. Baina beti ez dago gizakiaren esku halako jakituria. Ez zaio argirik iristen bere barreneko sotoan gordeta dagoena ikusteko. Beraz, bizi da gizakia, besterik gabe. Eta ez da gutxi. Izan ere, gizakia handia da, izakietan handiena. Baina inork gutxik daki hori.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments