Erbesteko elurra

2

Izenburua: Erbesteko elurra
Idazlea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2019

Erruak erro luzeak ditu. Mina da, eta ez jakintza, kontzientziaren giltza. Egon nahi ez dugun tokian egotea da erbestea. Elurra egiten du, eta hotzak gorputzak hartzen, erbestea ez-toki baita. Fermin Alberdi euskal kazetaria Madrila bidaltzen dute Sebastian Saldiasen azken egunak nolakoak izan ziren kontatzeko. Horrek bizitza aldaraziko dio. Hori da eleberri honen abiapuntua. Baina, funtsean, maitasuna zer den adierazi nahia da. Maitasunari eustea bizitzari eustea baita; bizitza maite duenak ezin maitasunik gabe bizi. Musikarik gabe ere ezin bizi, berak eramaten gaitu egon nahi dugun tokira. Bakea, azken finean, errurik gabeko mundu berrira sartzea baino ez da.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Felipe Juaristiren azkena. Hamabi urte narratiba argitaratu gabe eta liburu bikain hau ekarri digu orain. Punk abeslari baten heriotza ikertzera joan da literatur-iruzkingile bat Madrilera eta han gertatutakoa, baita iruzkingilearen bizitzan aurretik gertatutakoa ere, azalduko digu Juaristik. Istorioa oso nahasia da, atzekoz aurrerako eta aurrekoz atzerako askorekin, baita makina bat pertsonaiarekin ere. Beraz, oso adi irakurri behar da jakiteko nor den nor eta zein den zein, baina inoiz ez da interesa galtzen.
Bestalde, Juaristik erabili duen euskara zoragarria da, ironia, metafora eta errepikapen ugari eta ederrez josia. Istorioari kasurik egin gabe ere gozamena izango litzateke irakurketa.
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau. Honekin Felipe Juaristik frogatu du, beste behin, leku erreserbatu bat duela euskal literaturan, oso gutxitan agertu arren.

bast

Ados nago. Oso liburu ona da. Guztiz gomendagarria. Atsegina eta interesgarria. Gure gizarteak behar duen parodia. Liburu horrek jarraipena izango ahal du!