Zinegotzia

1

Izenburua: Zinegotzia
Idazlea: Fermin Etxegoien
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2013

Fikzio hutsa izan arren, Zinegotziak neurria hartu nahi dio errealitateari, ahalik eta gehien gerturatuz aktualitate deitzen dugun horretara.
Lursail antzua jo izan da aktualitatea literaturarako, eta baliteke horregatik hain gutxi jorratu izana gurean. Zinegotziak ausardiaz apurtzen du tabu hori, orain eta hemen bizitzen ari garen garai berri eta nahasietan beldurrik gabe barneratuz.
Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru ataletan banatua.
2013ko ekainaren 6an kokatu du eleberria idazleak, eta egun berean aurkeztu da publikoki.
Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean.
Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria arestiko esaldiarekin abiatzen da. Eutsiko al dio hordagoari idazleak?

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

“Autokarabana” liburu arrakastatsua idatzi eta gero, bigarren eleberria ekarri berri digu Fermin Etxegoienek. Lehen eta behin esan behar da bigarren hau ez dela lehenaren mailara heltzen. Izan ere, Ferminen idazkerak lehen liburuan agertu zen bezain bizia, atsegina eta ironikoa izaten jarraitzen du, baina argumentua askoz pobreagoa da. Batez ere, amaiera izan da herren iruditu zaidana, eman baitu idazleak nola edo hala amaitu nahi zuela liburua, nekatuta edo. Hala ere, Fermin Etxegoien irakurri beharreko idazlea da, euskal literaturari freskotasuna ekarri diolako. Beraz, gomendagarria da eleberri hau, nahiz eta argi eduki ez dela “Autokarabana” bigarrena, denok hori nahi badugu ere.