Izenburua: Lehoien dantza. Grezia: jolasa eta odola
Idazlea: Fernando Morillo
Ilustratzailea: Iñaki G. Holgado
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
K.a. 480 urtean, Termopiletako gudan, Leonidas erregeak eta 300 espartarrek Xerxes pertsiarren armadari heriotzaraino aurre egin bazioten ere, greziarrei ezinezkoa izan zitzaien garaitzea. Haien izaera askeari esker iritsi dira gugana greziar zibilizazioaren hainbat lorpen. Historiako pasarte erabakigarri horixe jaso du eleberri honek.
Gazteentzako liburu entretenigarria da. Protagonistak denbora makina birtual baten bidez Greziako denboran kokatuko dira, eta bertan abenturatxoak izango dituzte. Ez dut helduentzako gomendatzen, elkarrizketak infantilegiak baitira.