Mendeko borroka

1

Izenburua: Mendeko borroka
Idazlea: Fertxu Izquierdo
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008

Bruce Lee eta Nora Miao Erromara iritsi dira film bat errodatzeko asmoz eta 70eko hamarkadako hiri nahasi bat topatuko dute: Giovanni, partisano zaharra, bere oroitzapenetan murgildurik bizitzeaz gain, Moby Dick liburuarekin obsesionaturik dago eta Settimoren tabernan ematen ditu egunak, balea zuria noiz harrapatuko zain. Marco Giorno famoso aldizkariko kazetaria da, egunez Loloren liburu-denda bisitatzen duena, gauez beste saltsa batzuetan sarturik ibiltzen bada ere.

Chuck Norris Erromara iritsi den une berean, Avanguardia Nazionale talde faxista hiriko estoldetan ari da lanean ezezagun misteriotsu baten agindupean.

Fabio eta Nina Lotta Operaia partisano berrien erresistentzia antolatu nahian dabiltza, Carla Capponi, PCIko parlamentaria, hiria jo duten atentatuak direla-eta kezkaturik dabilen bitartean.

Anita Ekberg eta Marcello Mastroianni Fontana di Trevin errodatutako fotograma sail bat baino zerbait gehiago dira.

Mende bateko borrokak hiri eternalean bilduak. Bi gladiadore modernoen borroka XX. mendeko harearen gainean. Filmazio bat eszenatoki zail samar batean.

Erroma molotov koktel bat da, edozein unetan lehertu daitekeena.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

Orain artio inork ez du liburu honen aipamenik egin, eta bizpahiru urte badituenez, dagoeneko ez du emanen inork iritzirik hemen.
Ba, nire idurikoz, Fertxu Izquierdoren eleberriak merezi du aipamenik.
Doike, ez da izanen izugarrizkoa, baina entretenigarria bai bada, tentsio puntua, gertaera aunitz eta elkarrekin trentzatuak eta ongi korapilatuak. Ze gehio?. Ulerterraza, euskara ona. Gainera: kapitulu llaburrak, eta kapitulu bakoitzaren lagun, zer eta janari edo edari erromatar jator bana, dastagarri.
Aizu !!. Gutti al da?. Eta gainera, gainera: “gaistoek” irabazten dute…hori ere ez da gutxi gero.;>)
Irakurtzeko kontakizun aski gozoa iduritu zait, fantasiazkoa baina giro historikoan eta izen errealetan oinarritua.
Oso duina; eta hori erratera natorkizue.