Izenburua: …eta gauetik, euria
Idazlea: Fertxu Izquierdo
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2023
2008an “Mendeko borroka” lehen eleberria argitaratu zuenetik bere bigarren eleberria dakarkigu Iruñeko Txantrea auzoko Fertxu Izquierdo idazleak, definitzen erraza ez den literatur artefaktu berezia. Irrati libreak entzuten dituzten pertsonaiak, oraindik existitzen ez diren fanzineak idazten dituztenak, piketeak defendatzen dituztenak, zapatisten matxinadaren ondorioz mexikartzen ari direnak, kalezulo ezkutuetan desagertzen direnak, eta gauetik euria noiz iritsiko zain daudenak. Funtsean, amankomuneko zorua duten izaera ezberdineko lantegi arazoak, greba, intsumisioa, errepresioa, literatur islada eta keinuak, poesia…, exkurtso osagarriak barne, kontaera eta idazketa motan garatuak rock-punk kantu askoren oihartzunean. Auzo-nobela bat da, Iruñaldean, baina bereziki Txantrean, XX. mendeko azken bi hamarkadetako giroan garatua. Argazki bizia, kalekoa, ongi egituratua eta era berean eroa…