Polloekoak

1

Izenburua: Polloekoak
Idazlea: Fito Rodriguez
Argitaletxea: DDT Liburuak
Urtea: 2023

Eleberri honetan, Teles, jaioterria itzuli den euskal errefuxiatu politiko ohia, poliziaren jazarpenean murgilduta geratuko da ustezko hilketa bat dela medio. Honek guztiak, testu arin batez eta hainbat istorio gurutzaturen bidez, komunitatearen bizitzan ezkutuan dagoen ustelkeria azaleraztera eramango gaitu.

Balizko «euskal oasia»ri buruzko alegoria, alegia.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu kaxkarra Fito Rodriguezen azkena. Lagun batzuk astero geratzen dira Polloeko hilerriaren ondoan txango bat egiteko eta txango horietan istorioak kontatzen diote elkarri. Gainera, hilketa bat gertatzen da eta lagun horietako bat susmagarria da. Istorio gehienak interesik gabekoak iruditu zaizkit eta, gainera, traba egin diote hilketaren ikerketari, asko moteltzen duelako horren garapena.

Ondorioz, ezin izan dut gozatu irakurketarekin eta azkar amaitzea izan da nire helburu bakarra.

Beraz, ezin dut gomendatu.