Izenburua: Antipodak
Idazlea: Gaizka Arostegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2021
Adina: 14 urtetik aurrera
Donostian 80ko hamarkadan kokatutako istorioa, ideologia kontrajarriek amodioari mugarik jartzen ez diotela irakatsiko diguna, Euskal Herriko historiako zertzeladez lagundua. Girotzea: Donostia. Laburpena: Euskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba. Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan. Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean. Kontakizun hau garai bateko isla da.