Jende desegokia

2

Izenburua: Jende desegokia
Idazlea: Gaizka Zabarte
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2015

Komedia zorrotz bat da JENDE DESEGOKIA nobela, satirarik gabe ironikoa, amodioz eta desamodioz gurutzatua. Umore onez dabiltzanentzat bakarrik da gomendagarria liburu hau.
Peter Zuazok gonbidapen bat jaso du, Bilbon izango diren jardunaldi batzuetan hizlaria izan dadin. Desegokituen Elkarteak egin dio gonbita, eta halako deitura duen elkarte batek, noski, segituan sortzen du kitzika edo harridura suerte bat, gutxienez jakin-mina. Ezetz esan behar luke bi aldiz pentsatu gabe? Baietz erantzunez gero, ez da txikia izango zurrunbilo gogaikarri batean harrapatuta geratzeko arriskua.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Gaizka Zabarteren lehenengo liburua irakurri eta gero hau idatzi neun webgune honetan: ea bigarren liburuak baieztazen duen lehenengoak iragarri duena, alegia, oso idazle ona agertu dela euskal literaturan. Ba, nahiz eta ez gozatu lehenengoarekin bezainbeste, esan behar dut Gaizka Zabarte arretaz jarraitzeko moduko idazlea dela.
Bigarren liburu honen gaia zeharo arraroa da: desegokitasuna eta desegokiak. Hala ere, oso ondo deskribatu ditu liburuko pertsonaiak (euren desegokitasun eta guzti) eta oso ondo harilkatu du istorioa, nahiz eta batzuetan katramilatsua iruditu.
Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, lehenengoa izan zen bezala. Ea laster heltzen den hirugarrena!

Donostia

Aurreko lana irakurri gabea nion, eta ustekabe atsegina hartu dut Zabarteren eleberri honekin. Gogoetarako makina bat aukera ematen du desegokitasunari buruzko lan honek, baina etengabeko umore puntuek irakurketa arin bihurtzen dute. Peter Zuazok desegokituen elkartetik jaso duen gonbidapenak berehala piztu du nire arreta, protagonistarena bezala. Ze arraio ote den hori, ze jende klase ote dagoen horren atzean. Zuazok ikerketan aurrera egin ahala, gizartera egokitzeko zailtasunak dituzten pertsonaiak aurkezten dizkigu Zabartek eta, egia esan, egoera horietakoren batekin identifikatua ere sentitu naiz noiz edo noiz. Zer ote da desegokia izatea, ordea? “Besteak behar dira desegokia existitzeko”, dio liburuko pasarte batek, eta aurreko galderari erantzuteko balio dezakeela uste dut. Istorioari eman dio amaierarekin ere asmatu duela uste dut. Gomendagarria, guztiz.