Izenburua: Enarak itzuli dira
Idazlea: Gari Berasaluze
Argitaletxea: Booktegi
Urtea: 2019
Enarak itzuli dira musika eta literatura uztartzen dituen lagunarteko oparia da. Musikan eta literaturan bidea egin duten bi adiskideren arteko besarkada. Sergio Ruiz G-Txabarri abeslariak eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua mamitu du lan honetan. Horretarako, hasieratik argi zuen abiapuntua: haurtzaroan zein nerabezaroan urte askoan ikaskide izan zuen Gari Berasaluzeren poemak musikatzea.