Fotogramak

3

Izenburua: Fotogramak
Idazlea: Goiatz Labandibar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du.bKazetariak ezin du, berez ikusten duenaz haratago, lekukotasun pertsonalik eman; fikzioak ordea, eman dio Goiatz Labandibarri istorio propioak sortzeko bidea. Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu dugu, hala nola, argazkiaren
jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoak. Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko modua eskainiz.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Metodo berezia erabili du G.Labandibarrek eleberri laburren bilduma honetan, ipuin bakoitzaren abiapuntua argazkia baita .
Argazkilari ospetsuen obrak aipatzen ditu, argazkien pertsonaiei bizia emaiten die eta fotoek emandako girotik gertakizuna hedatzen du. Argazkilari gehienak ez nituen ezagutzen, baina liburu horri esker sakonduko dut artista horien ezagutza. Irakurketa goxoaren eskaintzeaz gain Goiatz Labandibarrek beste arte interesgarriaren ateak irekitzen ditu. Idazmolde arin eta atsegina darabil, gustura irakurtzen dena.
Ororen buru: ipuin liburu hori xelebre eta dibertigarria dago.

Bilbo 54.3

Oso liburu berezia ekarri digu, bigarren aldiz, Goiatz Labandibarrek. Bere lehenengo liburua oso ona irudi bazitzaidan, gauza bera esan dezaket bigarren honi buruz. Hamaika ipuinez osatuta dago liburua eta istorio politak kontatzen dizkigu haietan, webgune batean dauden argazki eder batzuek lagunduta.
Azkar eta erraz irakurtzen da liburu hau eta pena bakarra izan da hain laburra izatea. Izan ere, Goiatzek berriro erakutsi digu gauza desberdinak egitera etorri dela euskal literaturara eta bere hurrengo liburua irakurtzeko gogoarekin geratu naiz.
Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.

Oñati 45.2

Goiatz Labandibarrek lan honetan argazkiekin jolasten du eta ipuinak sortu. Azken finean irudi finkoek erakusten dutena baino urrunago ez dute joaten uzten, baina ariketa interesgarri batekin bazkalostean kafea hartzen den bitartean idatzitako istorioak aurki ditzakegu publikazio honetan.
Hamaika ipuin daude bilduta, galdera ugari erantzun gabe utz ditzaketenak. Eta autorea ezagutuz gero, aurretik izan dituen bi proiektuekiko antzekotasun handiak aurkituko ditugu formulan (ipuin laburrak aurkeztu zizkigun editorial bereko lehen lanean, ‘Geltokiak edo Helduta entzuteko abestiak’, eta Donostia 2016 eta Wroclaw 2016 emandako beka bati esker ‘Hala bazan klixk!’ proiektuan).
Esan bezala, oso erraz irakurtzen den lan bat, eta gogoetarako eragina duena. Gainera, oso gaur egungoa, aipatu bezala Elkarrek lan honetan aukeratutako argazkiak erakusteko webgune bat sortu baitu.