Amez

1

Izenburua: Amez
Idazlea: Goiatz Labandibar
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2022

 Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…
Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere, jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez.
Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri begiratzen diote bereziki. 

Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak… 

Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik. Eta helburua lortzen dute, zinez. 

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso atsegina Goiatz Labandibarren azken liburu hau. Amei eta amatasunari buruzko hogeita bat narrazio dauzka eta den-denak interesez irakurtzen dira. Badaude oso laburrak direnak eta luzeagoak (baina ez luzeak) direnak eta gozatu egin dut guztiak irakurtzen.

Oso azkar irakurtzen da eta narrazio batzuetan informazio interesgarria azaltzen zaigu ama ospetsu batzuei buruz (Rosa Luxemburg edo Agripina, adibidez).

Oso euskara dotore eta erderismorik gabekoa erabiltzen du Goiatzek eta, azala eta mamia batuz, emaitza bikaina agertzen da.

Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau.