Hizkien alde

0

Izenburua: Hizkien alde. Manifestua
Idazlea: Goiatz Labandibar
Ilustratzailea: Iñaki Zapirain
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2022
Adina: 5-9 urte

Haurrentzako manifestu bat da, irakurtzearen eta idaztearen aldeko aldarrikapen bat. Zer da idazle izatea? Zer da irakurle izatea? Zein da idazlea? Eta zein irakurlea? Hausnarketa horiek daude albuma honen atzean. Era ludiko eta gozagarri batean haurrak ahaldundu nahi ditu irakurle eta idazle badirela senti dezaten. Liburua bi zatitan banatuta dago: hasieran, irakurlearen aldeko dekalogoa daukagu eta ondoren, idazlearen aldekoa. Esaldi bakoitza aldarrikapen bat da. Liburua haurrentzako pentsatuta dago, baina aldarrikapenak adin guztiak gainditzen dituela argi dugu. Denentzat da baliagarria. Baliagarriatasun hezitzailea ere badu album honek, haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten den lanari bultzada, aitortza eta laguntza eskaini nahi dio.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments