Izarak

1

Izenburua: Izarak
Idazlea: Goizane Aizpurua
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2021

Bizitza arrunta duen bikote heterosexual arrunt bat osatzen dute Anek eta Xabik. Adiskide min dute biek Elene. Portugalera doaz oporretan, hiruak elkarrekin. Bidai horren ondorengo urtebetearen buruan ezerk ere ez du lehenean iraungo…
Ane mintzo denean, zalantzan jartzen ditu bizitzan hartutako erabakiak. Banan-banan. Inoiz bere ariman tokirik izan ez duten zalantzak dira. Aneren identitatea (bai besteen begiradak sortutakoa, bai bere jokabide propioz proiektatzen duena) kolokan jartzen dutenak.
Kontrapuntuan, Elene ispilu da Anerentzat. Anek beti bizi nahi izan duen bizitzaren isla. Bide-gurutze bakoitzean aukera egokia hartzen lagungarri nahi lukeena.
Bilaketa dute Anek eta Elenek helburu, elkarrena bainoago, norberaren sakoneko izatearen bilaketa. Eta bilaketa horrek ez du deus ere ukitu gabe utziko: gorputza, generoa, intimitatea, rolak, harremanak, maitasuna… Identitatearen eraikuntza, azken batean.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Eleberri hau lau atalez eta epilogo batez osatuta dago. Kapitulu guztiek urtaroen izena dute.

Denak hasten dira modu berean, oso modu poetikoan. Gehien gustatu zaidana lehenengoa da, ‘Uda’ izenekoa. Bertan, egileak anaforaren baliabidea erabiltzen du, eta 16 esaldi hasten dira “Pilatzen” hitzarekin.Atal honetan, Ana eta Xabi bikote protagonistak Elenerekin Portugalera oporretara joatea erabakiko du. Bidaia hau erabakigarria izango da hirurentzat.

Bigarren zatian, Aizpuruak errepikapen-baliabidea erabiltzen du, “Edonoren” hitzarekin jolastuz.

Era berean, ‘Negua’-ren hasiera azpimarratuko nuke, oso lirikoa eta inspiratzailea iruditzen baitzait. Horrela irakur daiteke 95. orrialdean: “Elurteen isiltasunak barne zurrumurruak estaltzen dizkigu, egun euritsuek indartu eta haizetsuek, denbora tarte laburretan urrutiratu”.

Baina, batez ere, pertsonaien eraikuntza atipikoagatik gomendatuko nuke liburu hau, pertsonaia maskulinoa ez dago seguru eta nobelaren amaieran bi protagonista femeninoak indartuta ateratzen dira. Debako idazleak egiten duen genero-begirada hau gustatzen zait.