Izenburua: Katamalo
Idazlea: Gotzon Barandiaran
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2007
Ez nire iritzia mezukeriatzat hartu,
naizena baino askoz beherago
makurtu gura dut burua,
gangarrak ederrago ditut kokospean.
Gure aurrekoen oinatzen gainean jarri
eta aldaezintzat ditugula jakiteak
ikaratu egin nau.
Salto egiten ahalegindu naizelarik
ezkerreko oina aurrekoen arrastoan erori zait.
Eskuinekoa airean utzi dut.
Poesia narratiboa. Oso errealista, eguneko arazoak tratatzen ditu Barandiaranek. Arrakalak, aurreko poesia liburua baino askoz landuagoa dela nabaritzen da. Irri, negar eta hunkitzeko liburua. Katamalo CD-arekin batera, poesiaz gozatzeko aukera ezin hobea.