Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak

2

Izenburua: Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak
Idazlea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak… Fikzioaren festa bat, azken batean.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Berriro etorri zaigu Iban Zaldua ipuin liburu batekin eta berriro asmatu duela esan behar da. Euskal literaturan ez dago bera bezain trebea den ipuingilerik eta liburu bakoitzarekin erakusten du hori. Hogeita hamabi ipuin daude liburuan eta ezein ez da kaskarra. Batzuk besteak baino hobeak dira, noski, baina maila orokorra oso ona da. Ipuinak, gainera, laburrak dira, ez dago hogei orrialde baino gehiago dituen ipuinik, eta oso erosoa da irakurketa. Beraz, edozein unetxoa egokia izan zait ipuinen bat irakurtzeko.
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau, eta ea elaberriak idaztean ere oso trebea den erakusten digun Iban Zalduak!

Eibar 101.1

Nire ustez Iban Zaldua euskal literaturako ipuingile onena da. Maisua da arlo horretan. Badira egoera eta giro berezi eta erakargarriak sortzeko gai diren beste ipuingile batzuk, baina orohar ez dakite istorioa amaitzen. Iban Zalduak, aldiz, liburu honetan ipuin osatuak osatzen ditu, eta horietatik zenbait gogoangarriak dira, antologia batean sartzeko moduak. Formalki hitzen edertasunetan galdu baino, istorioaren ildoa ongi eramatea du helburu zurruntasunetik.
Gaien aldetik, bi nabarmenduko nituzke: nostalgia kutsuko 80-90 hamarkadetako euskal abertzaletasunaren ahuleziak agerian uzten dituztenak eta etorkizun imajinarioaren ingurukoak. Gerta daiteke irakurle batzuk bere ideiekin bat ez etortzea edota zenbait gaitan (adibidez musikan) bere jakinduria azaldu nahia pedantekeria iruditzea, baina Cesarri Cesarrena aitortu behar zaio.