Izan gabe denaz

0

Izenburua: Izan gabe denaz
Idazlea: Ibon Egaña
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2015

Ez dago kritikarik Euskal Herrian. Maiz errepikatutako baieztapen horren inguruko kezka du liburu honek abiapuntu. Zenbateraino da egia ez dagoela euskal literaturaren gaineko kritikarik? Baikorrak al dira euskal literaturaren gaineko kritika guztiak? Hala bada, zergatik? Hala izan al da beti? Galdera hori erantzun nahirik 1975etik 2005 urtera bitarteko hedabide idatzietako euskal literaturaren kritika aztertzen du ikerlan honek, ikuspegi soziologikotik. Era beran, kritika literaturaren gaineko ideiak eta balioak esplizitatzen diren gunetzat hartuta, kritikak euskal literaturaren inguruan sortutako diskurtsoa aztertzea du helburu lan honek: zein irizpide estetiko eta ideologiko gailentzen diren, literaturaren zein kontzepzio hobesten den eta, finean, euskal literaturaren gaineko zein irudi eraiki den. Euskal literaturatik harantzago, literatur kritikaren funtzioaz eta izaeraz, XXI. mendean kultur kritikak izan behar lukeen lekuaz gogoeta egiteko gonbita ere bada liburu hau.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments