Bitakora kaiera

1

Izenburua: Bitakora kaiera
Idazlea: Ibon Sarasola
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2016

Berriro irakurri ditut orain liburu hau osatzen duten lau atalak. Iruditu zait bere hartan uzteko moduan daudela, zuzendu ditudan huskeria batzuk gorabehera. Aldatu dudana izenburua da. Kontuak garbitzen nuen pentsatua, baina testua berrirakurri ondoan ez zait egokia iruditu. Berez, kontu garbitze bat da liburua, bai, baina neure buruarekikoa. Eta izenburuak ez du hori iradokitzen. Kontuak garbitzen neure buruarekin edo horrelako ordezkoren bat ere pasatu zait burutik, baina luzeegia eta motelegia gertatuko litzateke. Azkenean Bikakora kaiera hautatu dut. Ez du zerikusirik Joseba Sarrionaindiaren poema gogoangarriaren giroarekin, baina uste dut bidaia baten berri ematen duela liburu honek ere. Bidaia horren aurretik idazleak eta itzultzaileak leziatzen nituen; orain, bidaiaren arian euskal idazle eta itzultzaile onek leziatu naute ni eta erakutsi didate zein den bidea euskaraz ongi idazteko. Jakituria berri horren oinarriak ematera nator. Honaino heldu den irakurleak ikusiko zuen hori dela liburu honen bigarren atal giltzarriaren muina, gero hirugarren eta laugarren ataletan ere erabiltzen dena. Eta gure autore eta itzultzaile onengandik ikastea eta jakituria horren berri ematea izango da hemendik aurrera nire jokabidearen argi gidaria.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Urnieta 49.2

Lau urte dira Sarasolak argitara eman zuela Bitakora kaiera liburua eta begitara jo dit akademiakideen artean inork iruzkinik egin ez izanak. Obra laburra da, non Sarasolak hausnarketa egiten duen, gehienbat, euskarak sintaxi mailan Altubez gero nabarmenki jasandako garbizalekeriak sortu digun arazo larrriaz… Obra laburra da, esan dut, baina bai bikaina; bikaina bidegile handi baten nortasuna eta aiurria azaltzen dituelako… Ha zer nolako erraiak!! Izenorde erlatiboari buruzko eta puntuazio markei buruzko adibideez bete du lanaren erdia eta adibide horiek eleberririk zirraragarrienaren pasarteak balira bezala irakurri ditut, gogoan hartuz zenbateraino izan dudan Sarasolaren hiztegigintza erreferentzi nagusi nire lanaldian, ez beti baina agintzen zuena betetzeko -aitor ditzadan bekatu guztiak!!-.

Bere buruarekin kontuak garbitu nahi omen zituen, bai ederki garbitu ere, bereak eta guztionak garbitu baititu… Ez da zokozorretan ibili Sarasola -hala zioen gure aita zenak-, plazaren erdira etorri eta lau haizeetara bere jakintza eta uste sendoak azaldu ditu, arrazoi guztia bere alde…

Irakurri beharreko kaiera euskararen historiaz, idazkeraz, literatur hizkuntzaz, doitasunaz jakinkizunik hartu nahi dugun guztiontzat.