Izenburua: Ekarri arma
Idazlea: Imanol Murua Uria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Euskal politikaren urtetako segimendu eta ikerketaren emaitzak bilduz, alde guztietako protagonistekin elkarrizketa luze eta sakonak eginez, eta analisi politikorako bere gaitasun eta usaimen finaz, 2011ko urriaren 20an ETAren jardun armatuaren amaiera ekarri zuten gertakarien historia idatzi du Imanol Murua Uriak, Euskal Herriko azken mende erdiko efemeride inportanteenetako baten kronika biribil eta, seguru asko, behin betikoa.
Imanol Muruak ETAren historia hurbila jorratzen du oraingoan ere. Oso liburu dokumentatua eta interesgarria. Baina sentsazioa da azkenean kasualitateen txiripaz bukatu zuela ETAk bere jardun armatua. Kritikatzekotan pixkat luzetxoa egiten dela, eta liburua lehenbailehen bukatzeko gogoa ematen duela