Euskal Herriaren historia laburra

0

Izenburua: Euskal Herriaren historia laburra
Idazlea: Iñaki Egaña
Argitaletxea: Txertoa
Urtea: 2013

Liburu honen helburua Euskal Herriaren historiaren ikuspegi zabal eta aldi berean guztiz sintetikoa eskaintzea da, modu atsegin eta ulerterrazean eskaini ere. Langintza horretan gogotik saiatu da Iñaki Egaña. Izan ere, egile oparo honek, ikerketan nabarmentzeaz gain, beti erakutsi ditu dibulgaziorako dohain berezi eta joera handia. Denboran barrena proposatzen digun bidaia Historiaurrean hasi eta gaur arte iristen da. Irakurleak geldialdiak egingo ditu Nafarroako Erresuman, Iraultza frantsesean, karlistadetan edota XX. mendeko gerretan; Eneko Aritza, Elkano, Joana Albret, Pierre Lancre, Zumalakarregi, Facundo Perezagua eta beste pertsonaia askorekin egingo dugu topo, eta, halaber, bidera aterako zaizkio historiaren hainbat pasadizo ez oso ezagun, protagonista bitxi eta hipotesi berri bat ere. ‘Euskal Herriaren historia laburra’k bidea erraztuko die gure iragana hobeto ezagutzen hasi nahi dutenei.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments