Orbe auziaren ingurukoak

2

Izenburua: Orbe auziaren ingurukoak
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Zarautz 73.6

Di-da batean irakurtzekoa
Azkar eta erraz irakurtzekoa, hizkuntza garbia, eta alferrikako jirabueltarik gabea, baina ez horregatik edukirik gabea; alderantziz, gai asko biltzen ditu: politika, euskara, dirua, hedabideak, etika, hezkuntza, gazteak, gurasoak … Estridentziarik gabe kontatzen digu idazle bati gertatu zaiona, gazte batzuk egindako izugarrikeria, gurasoen erreakzioak, hedabideen jokaera. Eleberria baino, ipuin luze interesgarria, zer pentsatua ematen duen horietakoa.

Bilbo 54.3

Liburu atsegina, erraza eta interesgarria Iñaki Irasizabalen hau. Oso azkar irakurtzen da eta etengabe mantentzen da interesa, baita areagotu ere, eleberria amaitu arte. Amaiera ustekabea izan da eta eleberri osoa bezain duina. Beraz, oso liburu gomendagarria.