Aita gurea

1

Izenburua: Aita gurea
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015

Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeak… eta makina horiek guztiak erabiltzen zenbait behargin, zahar eta gazte, nor bere arazo eta ametsekin baina denak ere beren lanpostua galtzeko beldurrez.

Eta horien guztien artean, kontrajartzeak, gaizki-ulertuak, etsaigoak, istripuak, lapurretak eta hainbat heriotza, nahita zein nahi gabe eragindakoak. Eleberri beltzean espezializatu da Iñaki Irasizabal, krimenean baino arreta gehiago jarriz beti gizartearen argi-ilunetan. Oraingo nobelaren berezitasuna da zein barrutik eta modu sinesgarrian erakusten digun lanaren mundua: industriako enpresa baten gorabeherak, langileen arteko harremanak… Eta horiez gain, familia-loturen indarra, droga giroaren itzalak…

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Beste liburu bat ekarri digu Iñaki Irasizabalek eta esan behar da ez dela hau bere libururik onena. Uste dut ez duela jakin argumentuari zuku osoa ateratzen eta erdibidean geratu dela liburua. Izan ere, argumentua ondo harilkatzearren, luzeagoa izan behar zuen liburuak. Hain laburra izanik, oso azkar kontatu behar izan du Iñakik dena eta gauza interesgarri batzuk pintzelada gutxi batzuen bidez azaldu dizkigu Ondorioz, gose geratu naiz eta sinesgarritasun gutxi ikusi diot azaldutakoari.
Beraz, ez dut gomendatuko liburua hau. Ea hurrengoa!