Arrakastaren aparrak

1

Izenburua: Arrakastaren aparrak
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2020

“Estutasun batean jarri eta nola erantzuten duen ikusi, horrek esango dizu nolakoa den gizakia”. Esaldi horrekin hasten da Iñaki Irasizabalen nobela beltz hau. Bertan topatuko ditugu arrakastaren aparretan ibilitako negozio-gizonak, zikinkerietan lardaskan dabiltzan kazetariak edo pistola errazegi dantzatzen duten gazte txoroak; baina, batez ere, bikote gazte “normal” bat, egun batean, legez kontrako baina inori kalterik egiten ez dion zerbait egiteagatik diru asko lortzeko aukera izango dutenak. Nola egin uko eskaintzari? Baina ba al dakite zein izan daitezkeen horren ondorioak, balizko konplikazioak, kontzientziako harrak…?

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Thriller labur bat ekarri digu Iñaki Irasizabalek bere azken liburuan. Azkar irakurtzen da, baina ez nau guztiz bete. Liburuaren erritmoa motela iruditu zait eta, ondorioz, ez dut tentsiorik sentitu irakurtzean.
Argumentua oso interesgarria izan da baina nago zer edo zer falta izan zaiola irakurlea (edo ni, behintzat) harrapatzeko.
Beraz, eleberri hau bakarrik gomendatu nieke une on bat pasatzeko liburu bat nahi dutenei. Literaturaz gozatu nahi dutenei, ezin diet gomendatu. Ea hurrengoa!