Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?

1

Izenburua: Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022

Deserrotutzat jotzen ditugu bere herritik urrun, inguru sozial eta afektibo egonkor bat lortu ezin eta noraezean dabiltzan pertsonak. Liburu honetako gizon-emakumeek, aldiz, beste deserrotze mota bat bizi dute: badute familia bt, harreman sare bat, horrek ez dakarkie bakerik ordea; galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edo adikzioren bat akaso… azken finean, desegoakiak dira gizartearen begietan.   Iñaki Irasizabalek, bere aurreko ipuin bildumarekin abiarazi zuen ildo berrian sakonduz, istorio durduzagarrri eta pertsonaia bizarroen sorta mbat eskaintzen digu, gazte nahiz zaharrak, bere patetismoan hunkigarriak, bere bitxitasunean sinesgarriak, bere arroztasunean hurbilak; gu geu gintezkeenak, edo gure ondoko norbait.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Iñaki Irasizabalen azkena. Liburuak hamar ipuin ditu, hogei orrialde ingurukoak, eta den-denak maila berekoak dira, oso onak eta interesgarriak. Gainera, idazketa arina eta zailtasunik gabekoa da eta, ondorioz, azkar irakurtzen da liburua. Izan ere, ipuin guztiak irakurraldi batean irakurri ditut, atsedenik hartu gabe bakoitza amaitzean, inoiz ez dudalako galdu interesa. Laburbilduz, gozatu egin dut hau irakurtzean.

Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.