Otsoa etorriko da

1

Izenburua: Otsoa etorriko da
Idazlea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2023

28 urte ditu Maiderrek, berak bakarrik hazten duen zazpi urteko seme bat, Iraitz, eta beste hainbat arazo: Unax neba gaztea desagerturik dago duela bi urtetik, eta hilketa baten egilea dela uste du poliziak; lantokian, Legarra ugazaba eskuluzeak beregan jarri ditu begiak; eta, gainera, txikitan abandonatu zituen aita hilzorian dagoela eta, haren andre-lagunaren deia jaso du, mesedez ikustera joateko Bartzelonara.
Bizitza ez dela ipuinetan bezalakoa aspaldi ikasi zuen Maiderrek, otsoak are letagin zorrotzago eta luzeagoak dituela eta zure etxea erraz asko bota dezakeela, adreiluz erakia izan arren. Zer egingo du orduan aterpe ziurrik ez daukanak?

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu xumea Iñaki Irasizabalen azkena eta ez dut uste euskal literaturan ohorezko tokirik izango duenik.
Laburra da liburua eta uste dut hori dela akats nagusia. Izan ere, istorioa herren geratu dela iruditu zait, gauza askori buruz gehiago kontatu behar zuela Iñakik. Ondorioz, gosez geratu naiz hasieran interesgarri iruditu zaidan liburu hau amaitzean.
Bestalde, azkar irakurtzen da, oso ondo kontatuta dagoelako, baina nire ustez argumentua gehiago jorratu behar zuen.
Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!