Izenburua: Begirada bat Kubari
Idazlea: Iñaki Petxarroman
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Kubak sentimendu asko eragiten du (aldeko nahiz kontrako), eta galdera ugari ere bai. Fidel Castro, Kuba urte askoan gidatu duen komandante iraultzailea, azkenekotan da, eta horrek are eta galdera gehiago eragiten dizkigu. Zer gertatuko da Fidel hiltzen denean? Trantsizioa etorriko al da? Edo jarraipena? Iñaki Petxarroman kazetaria Kubara joan, eta hango jendeari (aldeko nahiz kontrako) galdezka hasi da, uharteko egoeraren piezak osatu nahian, Kubako egoera zein den ezagutu nahian. Liburu hau ahalegin horren fruitu da.
Nere ustez oso liburu interesgarria da. Hango berri bertakoen bidez jasotzeko aukera ematen du, eta horrela, norberak hainbat ikuspuntu biltzen ditu berea osatu ahal izateko. Beste herrialdeei buruz interesa duen orok irakurri beharreko liburua dela uste dut eta Kuba bezalako herrialde baten ingurukoak ezagutzeko modu entretenigarri bat da.