Lehendakariaren alaba

2

Izenburua: Lehendakariaren alaba
Idazlea: Iñaki Petxarroman
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, bero itzelaren eraginez ehunka mila migratzaile penintsulatik euskal kostaldera; gazte asko, egoera etsigarri horri aurre egin nahian, ETA Berri izeneko erakundean sarturik, sabotajeak eta bestelako ekintzak burutzeko. Dena gure errealitatearen hain antzeko eta hain desberdin.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Eleberri distopiko bat ekarri digu Iñaki Petxarromanek eta ez nau guztiz ase liburuak. XXI. mendeko hirugarren hamarkadako Euskal Herriko egoera lazgarria kontatzen digu idazleak: klima-katastrofea, uraren pribatizazioa, Espainiatiko etorkinen inbasioa, ultraeskuina nagusia Espainian eta Europan, euskal autonomia deuseztatzea, indarkeria berpiztea (ETA Berri), lehendakariaren erbestea, etab. Iluna, beraz, etorkizuna eleberri honetan
 
Hala ere, lehendakariaren oroitzapenak eta aurreko hamarkadan gertatutakoa tartekatzeak moteldu egin dit irakurketa eta, batzuetan, haria galtzera bultzatu. Dena den, azkar irakurtzen da, elkarrizketa asko daudelako, eta denbora-pasa moduan ondo dago, besterik gabe.
 
Ondorioz, gomendagarria da pretentsiorik gabeko literatura gisa. 

Eibar 101.1

Liburua ideia orijinal eta utopia (egungo egoera ikusita ez hain utopiko) batetik abiatzen da. Arin eta erraz irakurtzen da.
Egiazko pertsonaiak eta berriz ere birsortuko zen talde terrorista baten iraganeko jarduerak hartzen dituen ardatz; egia esan, ez du ustekabeko gertaerarik kontatzen eta narrazioaren nondik norakoak nahiko jakinak iruditu zaizkit.