Izenburua: Basoa sutan
Idazlea: Iñaki Zubeldia
Ilustratzailea: Mari Mar Agirre
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2008
Hemen jaio nintzen eta hemen bizi izan naiz beti. Nora joango naiz orain? -galdetzen zion katagorriak bere buruari. Lur jota zegoen bere lurra, bere bizilekua, erre ziotelako.
Euskal Herriko mendietako animaliak hiztunak dira eta ondo konpontzen dira beraien artean. Sute bat izan da beraiek bizi ziren basoan eta beste batera eraman dituzte. Berriro elkartzen direnean guztien artean iruzkitzen dute zein latza izan den pairatu duten esperientzia. Orain lasai biziko diren esperantzan eremu berria ikuskatzen hasten dira, baina nahi baino lehen arazoak sortzen dira. Animalien elkartasunez konpontzen dira batzuk, eta gainera, beraien eskarmentuari esker ez da aurrekoan bezalako beste ezbehar handi bat gertatzen.