Sagarrak Euzkadin

1

Izenburua: Sagarrak Euzkadin
Idazlea: Inazio Mujika Iraola
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2007

Sagarrak Euzkadin eginbide baten historia da. Hitz emate batena. 1937ko ekainean, Faxistak Bilbon sartzear daudela, Euzkadi beregainaren ametsaren azken gauean, agintariek Carlton hoteletik alde egin dute eta Kuireka gudariak Lehendakaritzako egoitza izan den hotelaren zaintzan gelditu da kazetari ingeles batekin. Gau osoa hiz-ketan eta kantuan pasatzen dute. “Bat–batean, Kuirekak eskuak heldu zizkidan eta zin eginarazi zidan, itzuliko nintzela. Dena pasatutakoan itzuliko nintzela eta munduari kontatuko niola Euzkadin zer gertatu zen. Arrazoia nork zuen. Zin egin nion”, hala aitortzen du kazetari ingelesak. Zin hori betetzera dator hamar urte geroago.

Autoreak Bidasoa eta Blasco argazki-funtsak miatu ondoren ideia hartuta idatzi du kontakizuna. Gertakari haietan parte hartutako jendearen hainbat lekukotza idatzi eta ahozko errealak baliatu ditu kontakizunaren egitura osatzeko. Nahasketa horretatik sortu da adiskidetasun bati buruzko ipuin hunkigarri hau.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

Interesgarria izan da ipuin hau baina uste dut ez diola ezer erantsi “Guda Zibil” eztabaidari. Laguntasuna du hizpide euskaraz eta gaztelaniaz dagoen liburu honek