Xabier Lete (Auto)biografia bat

1

Izenburua: Xabier Lete (Auto)biografia bat
Idazlea: Inazio Mujika Iraola
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

“Irakurketarik gabe nire bizitza oso hutsa ixzango litzateke”
ìIrakurketarik gabe nire bizitza oso hutsa izango litzatekeî Asko kostatu zait Xabier Leteren biografia irakurtzea. Beharbada, berotasun gehiegirekin hasi nintzelako. Baina, laster desanimatu egin nintzen, agian estiloa dela-eta astunegia iruditu baitzait. Liburu hau nola idatzita dagoen ez da nire gustukoa izan. Egileak hainbat eta hainbat atal erabiltzen du, gehiegi; adibidez, orrialde batean hiru edo lau kapitulu ager daitezke, eta horrek irakurleari haria galarazten dio. Istorioan sartuta zaudenean, bat-batean bukatu egiten da eta beste gai bati ematen dio hasiera. Hala eta guztiz ere, testuaren irakurketak merezi du, hasieratik bukaeraraino. Aipatzekoa da Anjel Lertxundik idatzitako hitzaurrea, edertasunagatik eta zehaztasunagatik. Oso ondo izkiriatuta dago nola existentzialistek, hala filosofoek (Jean-Paul Sartre, Albert Camus) edo zinema zuzendariek (Inmar Bergman, hain zuzen ere) Leteren lanean izan zuten eragina. Izugarri maite zuen Frantziako kultura, batez ere Georges Brassens eta Jacques Brel abeslariak. Berak Brassens nahiago zuen:îNik Brel asko estimatzen dut, eta Brassensek baino gehiago hunkitu nau, baina honek, beharbada, badu txispa, letxe txar bat grazia bat Brelek ez daukanaî. Dezente irakurri zuen: Gide, Tolstoi, Stendhal, Mauriak, Marina Tsvetana eta Ama Akhmatova Atxagak esan zuen bezala: ìLiburuek kontsolatu egiten gaitu, erratifikatuak sentitzen garaî 181 orrialdean. Bere ustez ìIrakurketak asko aportatzen dio idazleariî 72. orrialdean. Bestalde, asko maite zuen Atxaga. Horrela 88. orrialdean irakur daitezke: îObaba irakurri eta gero poetarekiko maitasun kolpe bat etorri zitzaidan, eta era berean lurralde hura maite dudala sentitu nuen.Liburuko atal horrek maitasun eta errekonozimendu keinu bat egiten dio Bernardo Atxagari. Nik estima handia diot Atxagari eta niri gauza asko aportatu dizkitî. Oso interesgarria da nazionalismoaren eta aberriaren artean egiten duen bereizketa ere. Bere aburuz, nazionalismoa kontzeptu ezkorra da, eta aberria positiboa da. Erlijioari dagokionez, Jainkoarekiko harremanen gainean hau idatzi zuen: 3 garai igaro zituen. Hamazortzi urte arte katolikoa izan zen, geroago agnostiko bihurtu zen. 1989an, koman egon zenean, Lourdes Iriondok Jose Maria Lekuona apaizari deitu zion ìextremauzioaî emateko. Horren ondoren berehala sendatu egin zen, eta sendagileentzat eta berarentzat mirari bat izan zen. Handik aurrera Jainkoarengan sinetsi zuen bukaera arte. Amaitzeko hau esan nahi nuke: bere abestiak eta bere olerkiak bere bizitza baino interesgarriagoak eta hunkigarriagoak izan dira niretzat behintzat.