Izenburua: Filosofiaren defentsak
Idazlea: Iñigo Martinez (koord.). Pedro Miguel Etxenike; Teresa Maldonado; Joxe Arregi; Pako Aristi; Enrique Zuazua; Garbiñe Biurrun; Oihana Ameskua; Mª Carmen Gallastegui; Xabier Galardi; Amaia Arenal; Agustin Arrieta Urtizberea; Daniel Innerarity.
Argitaletxea: Erein.
Urtea: 2017
Filosofiaren defentsarako liburu hau, testu laburrez osatua, pentsamenduaren aldeko testuinguru aldarrikatzaile baten baitan kokatzen da: ikasketa plan berrien murrizpenek Filosofiaren Historiari egindako murrizpenen erantzun bezala. Ez da gutxiagorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan utzi dute ikasgai hau. Batxilergo guztientzat derrigorrezko izatetik, hautazko izatera pasatu da eta batxilergoko modalitate batzuentzat bakarrik. Liburu honetan ageri diren testuak jakintzaren hainbat arlotatik eta arlo horietako ordezkari kualifikatuek idatziak dira.