Des egiten

0

Izenburua: Des egiten
Idazlea: Ione Gorostarzu
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran
maitasunaren izenean
aterik jo gabe batzuetan
bisita laburrean besteetan
Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit
eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere
horrelakoetan maitasuna geldoa da
txiskeroarekin ere pizten ez den txinparta
Beste batzuk bihotzera doaz zuzenean
eta odolezko ibaiak azalean zehar barreiatzen ditu
horietan sentimendua indartsua, beroa da
egur onarekin egindako sua
Badira hanka-tartean baino sartzen ez zaizkidan gonbidatuak ere
kafea hartzen geratzen ez direnak
horietan maitasuna gartsua da
egunkari orriekin egindako suaren moduan
bat-batean hazten da indartsu
baina itzali ere, berehala itzaltzen da
kerik, errautsik utzi gabe.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments