Nor

1

Izenburua: Nor
Idazlea: Irati Goikoetxea
Ilustratzailea: Irrimarra
Argitaletxea: 1545
Urtea: 2023

14 urteko bost gaztetxo ditu ardatz eta euskarri eleberriak. Aurrez aurreko, zeharkako era begietara begirako begiradak korapilatuko dituzte, nahita eta nahi gabe. Begirada itsuak izango dira asko, mutuak beste asko, zalantzaz beteak gehienak. Erakutsi eta irakatsi ez dietena ispiluaren aurrean ezagutuko dute. Erantzunik gabeko galdera asko zamatuko ditu bakardadeak eta galderarik gabeko erantzun asko saretuko taldeak.

Nor izan, ikusia, onartua. Lehia, beldurra, identitatea, iraina, mina, ezintasuna, adiskidetasuna… horiek dira, besteak beste, istorioari tira egiten dioten hariak. Gainerakoek gugan duten eragina, guregatik garen edo besteengatik, gurekin garen edo besteekin. Nork trazatzen duen nor.

Liburuaren azken zatian bizitzaren esentzia mamitzeko galdera sorta bat dago atalka sailkatua. Hausnarketa filosofikoa ezinbestekoa baita zer, zein eta nor garen jakiteko.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Azkoitia 76.1

Oso liburu gomendagarria Irati Goikoetxearen “Nor” hau, bereziki nerabe eta nerabeen gurasoentzat. Bulling-aren gaia oso modu egokian jorratzen du, eta ikastetxeetako material bikaina iruditzen zait. Formatu aldetik ere oso ederra da, eta oso erraz irakurtzen da.