Bat, bi, Manchester

1

Izenburua: Bat, bi, Machester
Idazlea: Irati Jimenez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2006

Ezinezko amodio baten kontaketa da Bat, bi, Manchester, nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria irabazi duen lana. Batetik, itzultzaile diharduen baina idazle izan nahiko lukeen kontalaria dugu: homosexuala, uzkur samarra, porrot batetik irten berria; bestetik, Aitor: dena beti erraza izan zaion mutil guapoa, aktorea, heterosexuala.

Halabeharrak elkartu ditu Manchesterren eta elkarrekin bizi dira etxe berean; adiskidetasun estua sortuko da bien artean, baina desira bete ezinaren itzala sumatuko da uneoro.

Sentimenduen mosaiko bat fintasunez marrazten asmatu du Irati Jimenezek; maiteminaren anabasa psikologikoa di-da ebakitzen diren esaldietan jasoz, gure garaiaren izaera eten eta nahasia atal labur eta azkarren bidez adieraziz.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.1

Nire errua izan da. “Nora ez dakizun hori” irakurri nuenean nire buruari “nor den idazle bikain hau” galdetzen geratu nintzen.
Baikorra izateko, esango nuke jauzi handi bat aurrera egin duela Iratik bere bigarren eleberriarekin. “Bat, bi, Manchester” ez da maila horretara heltzen. Inola ere ez nire ustez. Bilakaera ona izan du Jimenezek orduan, baina liburu hau lehen pausoa bezala hartu beharko dut.