Izenburua: Zaborretan azkenak
Idazlea: Itxaro Borda
Argitaletxea: Booktegi
Urtea: 2019
Zaborretan azkenak izenburuak ere zentzu-geruza zenbait iradokitzen ditu, hiru ardatz hauetan gurutzatzen direnak: hondakinen kudeaketa eta ekologismoa; zabor-bilketa eta gizarte-eredua; zabor-imajinarioak jendetasunarekin uztartzen dituzten diskurtsoak. Hiru geruza horietan katramilaturik dabilkigu Amaia Ezpeldoiren gogoa Zaborretan azkenak nobelako orriotan.