Izenburua: Kripton 85
Idazlea: Itxaro Borda
Argitaletxea: Maiatz
Urtea: 2021
Fikzio honek istripu nuklear baten eraginak aipatzen ditu, nola jendartea bestelakatzen den eta nola bildurrak eta kontrolak mundu ilun bat eraikitzen duen. Pandemia aurretik idatzi obrak itxura profetikoa dauka, ezinbesteari maitasunaren indarra agerian jarriz.
Liburu eskasa Itxaro Bordaren hau. Distopia generokoa da baina argumentua oso pobrea da. Katastrofe nuklear bat gertatzen da eta protagonistak, Sara eta Argi, ihesaren beharrean egongo dira. Mikronia herrialdeko egoera politikoa distopiaren muina izan da, baina ez zait iruditu oso landua egon denik.
Bestalde, Itxarok erabili duen euskara oso zaila izan da, beharbada Maiatz argitaletxean argitaratzeagatik. Izan ere, argitaletxe horren liburu gutxi saltzen dira Hegoaldean eta, horregatik beharbada, Itxaro ez da saiatu gurean ohikoagoak diren hitzak aukeratzen. Gauzak horrela, hitz andanaren esanahiak ezezagunak izan zaizkit eta horietako asko ez ditut Elhuyar hiztegiaren ere aurkitu. Horregatik, ez dakit oso ondo ulertu ditudan pasarte asko.
Ondorioz, ez dut gozatu irakurketarekin eta ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!