Esaten ez den guztian

2

Izenburua: Esaten ez den guztian
Idazlea: Izaskun Etxeberria
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2022

Esaten ez den guztianĀ liburuan dagoeneko filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira. Euskal Herriko sakan edo sakonen batean joan-etorrian suertatu diren geraldiak eta bidaiak antzeman eta antzematen ditu egileak: biziko badira errotzen lanak dituzten turista, bisitari, aberats eta komertzialek, gerran atxilotuak; finean, kultura, hizkuntza eta gizarte-maila anitzeko pertsonaiak. Eta azken ipuinerako bere maletetan eraman eta ekartzen dute bere ondasun guztia, edo bere bizi-puskak, nonbait atseden emango dien eserleku batean berekin izango dituztelakoan.

Izaskun Etxeberriaren herria ez da Euskal Herriko sakan edo sakon mitologiko horietakoa, non dena amaitu ostean ere dena bertan geratzen omen den, non malkoak ibaietara doazen, eta hezurrak lurra asetzera. Izan ere, egileak ez du gizakien aberria erakusten baizik eta beraien egonarria, diren tokian direla.

Egia,Ā esaten ez den guztian, gogoan da, bizia da, errealitatea da, erreala da. Egia,Ā esaten ez den guztianĀ anitza da; eta, gainera, egia da.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Ez dut gozatu Izaskun Etxebarriaren liburuarekin. Hamar narrazio daude liburuan eta gutxi batzuk gustatu zaizkit. Gainera, kostatu zait liburua amaitzea, askotan ipuinen erritmoa oso geldoa zelako.
Idazkera ere astuna iruditu zait, dialogo gutxirekin (“Bidaideak” ipuinean izan ezik) eta esaldi luze askorekin.
Liburuaren asmoa ona iruditu zait baina antolaketan dago arazoa eta ez dut uste asmatu duenik idazleak liburua egin duen bezala egitean.
Beraz, ezin dut gomendatu Izaskun Etxebarriaren lehenengo liburua. Ea hurrengoa!

Gasteiz 9.5

Liburu hau hamar narraziok osatzen dute, guztiak trenari lotuak daude, eta horregatik azalean trenbide batzuk agertzen dira. Kronologikoki ordenatuta daude: lehenengoa 1908an garatzen da eta azkena 2010ean. Hamar ipuinak bi kapitulutan banatuta daude: 1) Ferrila eta 2) Eserlekuak.

Gehien gustatu zaidana lehen zatia da, batez ere lehen atalak. ‘Ipar-haizea lagun’ delako ataletik, bere tonu ironikoa, Daniele de Etcheverry pertsonaia nagusia, nortasun handiko emakumea eta Altsuondoren deskribapenak nabarmenduko nituzke. Ikusten denez, garai hartan inguru hori industrializatuta zegoen, eta trenbidea oso garrantzitsua zen. Frankismoaren garaia zein ondo deskribatuta dagoen eta herriko jendeak presoei janaria eramaten nola laguntzen zien ere azpimarratuko nuke.

‘Bidaideak’ eta ‘Eserlekuak’ gutxiago gustatu zaizkit. Lau lagunen bidaiaren kritika sozial sakonagoa espero nuen. Eta ‘Eserlekuak’ originala den arren, ez dago “Ferrila” ren mailan.

Ekintza Altsuondon gertatzen da, hau da, Altsu ondoan. Lehen aldiz Atsuondo ikustean Macondo etorri zitzaidan burura, Gabriel GarcĆ­a Marquezen alegiazko unibertsoa, non ‘Ehun urteko bakardadea’ izeneko eleberria gertatzen den.

Estiloari dagokionez, Izaskun Etxeberriak onomatopeiak erruz erabiltzen dituela azpimarratu behar da. Horrela ikus dezakegu: ā€œTor-tor-tor abiatu zenā€, 21.orrialdean;ā€Euria zarra-zarraā€; 39.orrialdean; ā€œKinki-kanka erritmo aldakorrean entzuten daā€, 92.orrialdean… eta abar.

Nabari da egilea, Izaskun Etxeberria Zufiaurre, Altsasukoa dela. Dokumentatzeaz gain, ingurua ezagutzen duela ikusten da. Horregatik guztiagatik merezi du liburu hau irakurtzea. Oso ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dut eskualdeko historiari eta geografiari buruz.