Hilen logika ezkutua

2

Izenburua: Hilen logika ezkutua
Idazlea: Jabier Muguruza
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna.

Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu labur eta ona Jabier Muguruzak ekarri berri diguna. Ipuin laburrez osatuta dago eta erraz irakurtzen da. Ipuinen maila oso berdintsua da; beraz, ez dago maisulanik ezta ipuin kaskarrik ere. Literaturaz gozatzeko baliagarria da, behintzat, nahiz eta laburra izan. Beraz, gomendagarria.

Irun 67.1

Ipuin motzak, heriotzaren edo gertakizun triste baten ingurukoak, oso modu ironikoan, Asko gustatu zait, gai latz hauei beste begirada batekin aurre egitera animatzen gaituelako.