Izenburua: Jajatxo
Idazlea: Jabier Mugurutza
Ilustratzailea: Concetta Probanza
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Gomendatutako adina: 6-9 urte
Esnatu zen Jajatxo bere ohean eta saiatu zen gogoratzen zer egin zuen bezperan. Ohi bezala, ez zen ezertaz oroitzen. Sabaiari begira, ez zen oroitzen; ohean buelta batzuk eman zituen, ea, baina bai zera. Sudur handiari hiru aldiz hazka egin, eta berdin. Memoria txarrekoa zen.