Izenburua: Bele xuria
Idazlea: Janbattitt Dirassar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013
2013an gira. Badu 58 urte berriketari lanetan ari ni -Bele Xuriak zala. Berriketari ofozio hori, ofizio bat baino gehiagoko zerbait daukat, kasik erran nezake droga bat dela, droga hitz hori ez balitz segurik arrunt ezkor ekarria… Zer da berriketari baten lana? Ikusten duena eta entzuten duena behar du kondatu. Hautetsi batek, kargudun batek, kirolari batek, edo berdin gutarteko nornahik, hau errana eta hura egina, berriketaria beti han lekuko. Beti hain bainan bere burua ahantziz. Berak zer dion agertu gabe. Hortarik piztu zait arrangura bat: “zendako ari behar duk beti eta beti bestek zer dioten eta zer egiten duten konda eta konda, azkenean ez hukea lan bat plazaratzen ahal hihaurek biziko gora-behera frangotaz zer diokan erranez”, horra nola galdea egin diotan nihauren buruari. Liburu hau da galde horri emaiten diotan erantzuna. Zer diotan gure biziaz, Jainkoaz, sexuaz, euskaldungoaz, politikaz, hiltzeaz, Elizaz, kukusoez, satorrez, agintari batzuen larderiaz, beren gostuko denak dazkiten batzuen espantuez, hots egunak jin eta eguna joan gogorat jin zaizkitan ainitz gai harrotuz… Nornahiri gogoeta andana bat egin-arazterat lehiatuz. Horra zergatik abiatu nizan bele xurien ondotik… Nihun ez dela bere xuririk? Nork erran du hori? Eni iduritzen izaitekotz ainitz bele xuri ba dela eta kasik nunnahi… Bakoitxak kausitu behar bereak…