Izenburua: Ezekiel nora ezean
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat… Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita alde egin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak.
Nire ustez, Jasone osoro oso idazle ona da, baina ez zait Ezekielen azken liburua asko gustatu. Edonola ere, aupa Jasone Osoro.
Guri asko gustatu zaigu. Nire ustez ez da oso idazle ona baina aupa Jasone Osoro!
Koadrilaren arteko adiskidetasuna nolakoa den erakusten du. Liburuaren protagonista Ezekiel da baina lagunek Ros deitzen diote, eta Leon, Etxe eta Olarekin koadrila bat dute. Beraien artean apustu bat egiten dute, ea zeinek ematen dion muxu bat ezpainetan neska bati. Baina apustu horrek problema batzuk ekartzen ditu. Batzuen sekretuak jakin, ezustekoak hartu, jeloskortasuna, amodioak, gatazkak… Liburuan zenbait hitz potolo agertzen dira baina gehiena “ostia” da.
Oso liluragarri eta arin irakurtzen den liburu bat da, batez ere, gaztea baldin bazara. Irribarreak, ezustekoak eta intrigarekin uzten zaituzten liburuak gustuko badituzu zuretzat aproposa da. Kapituluka banaturik dago.
Ezekiel, jatorra eta eskuzabala da, bestei laguntzeko prest dagoena, nahiko lotsatia da batzuetan. Leon eta Ola, berriz, nahiko harroputzak eta lotsagabeak dira, eta Etxe oso lotsatia da, ez du asko hitz egiten, baina hitz egiten duenean gauza garrantzitsuak esaten ditu. Norbaitekin ligatzeko ideia asko daude, nahiz eta oso onak ez izan. Irakurterraza den liburu bat denez, gomendatuko nizuke liburua irakurtzea.
Saioa Lore Manterola Souto 2015/01/20
Ezekielen bi liburuak asko guztatu zaizkit.
Animo eta ia hurrengo liburua laster ateratzen duzun!