Eskularru beltzak – Ikasbidaia

1

Izenburua: Eskularru beltzak – Ikasbidaia
Idazlea: Jasone Osoro
Ilustratzailea: Joseba Larretxe ‘Josevisky’
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Institutuan ikasbidaia prestatzen ari diren garaian, Beire, Kar eta Lete nahiz Baba, Linda eta Beyonceren bizitzek hankaz gora jarrita dirudite. Euren arteko harremanak aldatzen ari dira eta guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesailaren grabaketarekin, Karrek nahikoa lan du etxeko azken gertakariek ekarri dituzten ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentitzen da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu gabeko protagonismoa kudeatzen ikasi beharko du. Maltara egingo duten bidaian gauzak are gehiago nahastuko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-borrokaldi batean bezala, guztiak kao utziko ditu.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Axun Orbegozo Senperena

Bestelako liburua izango zelakoan hartu nuen, baina aho gustu ona utzi didala esan beharra daukat.
Nire ustez oso ondo islatzen ditu adin horretako gazteengan sortzen diren gorabeherak. Arlo ezberdinka ukitzen ditu: lagunartea, gurasoekiko harremanak, maitasun istorioak, nolabaiteko traizioak, ardurak….
Bereiziki gustatu zait idealizatuta izaten diren guraso eredugarri horien egoera alda daitekela nabarmentzeak sortzen duen ezinegon eta tristura azaltzeko era (Karren kasuan) gurasoengandik espero edo behar den babes hori nahi adina ez jasotzeak sortzen duen tristura (Beireren kasuan) nahiz eta gurasoen ustez beraien seme-alabek heldutasuna lortzeko biderik egokiena hori dela pentsatu, zure gogokoa den persona bere identitatearen bila dabilela onartu behar izatea, gutxietsita dagoen pertsona bat bat-batean ardurak hartzeko gai dela sentitzea (Lindaren kasuan…) Horrela, protagonista bakoitzari eginkizun ezberdinak emanez joan da.

Orokorrean gai hauek modu errealista eta argian azaldu dituela iruditzen zait eta gustura irakurri dut.