Jururú

2

Izenburua: Jururú
Idazlea: J.E. Urrutia Capeau
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2015

Jururú da espainolek Kuban lehenbizi jo zuten badia. Ordukoan, indioek inguruari eman zioten izenari eutsi zioten inbasoreek. Narrazio bilduma honetan, gaur egungo Jururúko bizilagunekin bat egin du egileak, bertako arrantzaleekin harrigarriro mimetizatu da Jose Enrike Urrutia Capeau eta bere begiez ikusia, bere belarriez entzuna, izkiriatu digu irakurlea espazioan eta denboran urruneko gertatzen zaigun mundura –zinez egiazkoa, hala ere–, eramateraino.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Urrutia Capeau euskal idazlerik bereziena da. Oso ezezaguna da euskal literaturaren panoraman, baina hori ez da traba berak gai exotikoak aukeratzen jarraitzeko bere liburuak prestatzean.
Bere azken liburua, aurrekoa bezala, Kuban girotuta dago, baina gaurko eguneko Kuban, ez independentziaren garaikoan.
Jururuko badia da ipuinen kokagunea eta Urrutiak maisuki deskribatzen digu hango jendearen bizimodu apala eta, aldi berean, duin eta irudimentsua.
Hizkera, Capeuarengan ohikoa denez, zaila da Hegoaldeko irakurlearentzat, eta horrek eragozten du gehiago gozatzea irakurketarekin. Hala ere, Capeauren estiloa ezagutzen dudanez, gozatu egin dut, bai eta ikasi ere, Kubari buruzko istorio hauekin.
Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, batez ere literatura normaletik urrun dauden liburuak gustatzen zaizkionarentzat.

Senpere 4.1

JURURU J.E.URRUTIA CAPEAU
Jururù Kubaren ekialdeko kostaldean kokatua den badia bat da. Han bizi diren arrantzaleak itxuratzen ditu idazleak; beren sineskeriak , bizimodua, harremanak, heien artean zoin buruzagiei buruz ; pobrezia gorrian bizi arren bizitza zailari aurre emaiten diote.Askotan azpijokoak asmatzen dituzte legearen itzulikatzeko Beste protagonista itsasoa dugu , jende horien bizia betezen duena .Eleberri biziki dibertigarria, baso bat ron bezala murtxatzen dena. Kapituluak laburrak dira , hainbeste bizi eszena, euskara aberats eta jorri batez kontatuak. Guztiz gomendagarria da.