Pelegrinak

1

Izenburua: Pelegrinak
Idazlea: Jose Enrike Urrutia Capeau
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2018

«Sasoi ferboros hartan, Moscú-ko Neva ibaiko izotzean eginiko zulo baten inguruan bataio jendetsuak ospatzen ziren. Behin batean, bataiatzen ari zen artzapezpiku ortodoxoari haur bat eskuetatik linburtu zitzaion eta ur hotzetan desagertu zen; artzapezpikuak, “davai drugoi” –emadazue beste bat– erran, eta bataiatzen segitu zuen.»
HERDER
«Desertuan bizi diren hinduek arrainik janen ez dutelako promesa egiten dute.»
GOETHE

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Berriro etorri zaigu Urrutia Capeau liburu batekin eta, beti bezala, bere estiloari fidel-fidela izan zaio. Erlijioak dira liburuaren oinarria, hemengoak eta urrunenak, baina beti istorio harrigarriekin.
Hizkera, Capeuarengan ohikoa denez, zaila da Hegoaldeko irakurlearentzat, eta horrek eragozten du gehiago gozatzea irakurketarekin. Beraz, istorio batzuk sufrikario izan dira, tutik ere ulertzen ez nuelako; beste batzuk, ordea, irrigarriak.
Beraz, Urrutia Capeauren zaleei (benetan badaude) bakarrik gomendatuko nieke liburu hau. Capeau ezagutzen ez dutenek hobe lukete beste libururen bat aukeratzea.