Izenburua: Francisco de Garay-ren urrea
Idazlea: J.E. Urrutia Capeau
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2022
«Ingalaterra» hoteleko atarian taxiaren zain. Nire ondoan, hirukote bat: amatxi-ilobak zitezkeenak; neskatiletatik bata hamar-hamaika urtekoa, bestea, umeago, agian zazpi edo zortzikoa.
Aireportutik heldua, autobus bat gelditu zen doi gure aitzinean; beretik, batak bestea bultza, trufa eta irriz, ingelesaz mintzo ziren larru zuridun mutil gazteak hasi ziren jaisten, hamasei urtekoak, nonbait. Motxiletan kanadar banderatxoa. Segur, azterketak amaituz geroko bidaian.
Hamaika urteko neskatilak belarrira zerbait galde egin zion amatxiri. Bada, ez nuen galdera entzun, bai ordea, erantzuna:
— Amodioa egitera etortzen dira, bihotza!
Berriro etorri da Urrutia Capeau Kubako bere istorioekin eta emaitza betikoa da. Istorio batzuk interesgarriak dira eta beste batzuk ahaztekoak. Gainera, bere euskara oso zaila da eta horrek asko moteltzen du irakurketa.
Bestalde, eskertzekoa da oin-oharrak jarri izana kubatar hitzen esanahia ulertzeko, barra-barra erabiltzen dituelako, eta ondo deritzot erabiltzea, Karibeko kutsua ematen baitie istorioei.
Ondorioz, liburu hau gomendatzekoa da Urrutia Capeauren jarraitzaileentzat (horiek badira) bakarrik, haren estiloa guztiz desberdina delako eta gogorra delako hasiberrientzat.
Bada, goian ezarri duten pasarte horretan zailtasunik ez dago… “Bere euskara oso zaila da”, goiko oharra idatzi duenarentzat, niretzat Gorbeia puntara bi aldiz segidan igotzea bezain zaila, beharbada. Irakurri Urrutia Capeau, irakurri beldurrik gabe. Eta, gustuko ez baduzu, urrezko araua bete: bazterrean utzi _