Izenburua: Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia.
Idazleak: Manu Arregi eta Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’
Ilustratzaileak: Dei Gaztelumendi eta Patxi Peláez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Euskal Herriko Ikastolak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak batera pentsatu eta garatutako proiektua da Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia. Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik eta eskuragarri jartzeko asmoz sortu dugu.
Gaztetxo eta haurren beharrei begira baliagarriak diren esukiak garatu ditugu. Eta historian barrena egu¡ingo duten bidaia erakargarria eta dbertigarria izan dadin, Lur eta Amets anai-arrebak, amona Andere eta Baltaxar katua pertsonaiak sortu ditugu. Dei Gaztelumendi eta Patxi Peláez ikustratzaileek irudikatu eta eman diete bizitza pertsonaiei. Horrez gain, Juanba Berasategik zuzendutako marrazkilari talde batek eraman ditu gure herriko garai eta kokaleku ezberdinetara, errealismo handiz eginiko ilustrazioen laguntzarekin.