Zeruak eta infernuak

1

Izenburua: Zeruak eta infernuak
Idazlea: J.M. Olaizola ‘Txiliku’
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

45 piezaz osaturiko bilduma eder honetan, bere jakintza zabala eta begirada zorrotza erabiliz, beste horrenbeste bidaia harrigarri egitera gonbidatzen gaitu Txilikuk, denboran zehar eta ezpazioan barrena, mundu erreal nahiz ametsezkoetan gaindi: Grezia eta Erromako mitologiak, Txinako poemak eta Arabiako lurrinak, animalia misteriotsuak zein landare bitxiak, liburu zaharren orri artetik erreskataturiko pasadizo xelebreak eta kondaira gogoangarriak, garai bateko ohitura galduak eta tresna ahaztuak…
Hango eta hemengo historia eta istorioen artetik, baina, bat nagusitzen da: gizakiak imajinatu (eta batzuetan gauzatu) dituen zeruak eta infernuak, paradisuak eta haien ifrentzuak, simetria joko batean bezala asmatu izan ditugun utopia desiragarriak nahiz distopia beldurgarriak, denak ere egilearen umore sotil eta gizatasun sakonaren bahetik pasata; erudiziotik harago, maitasun eta maisutasunezko arrastoa uzten duen ariketa literario batean.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Baleko liburua Txilikuren azkena. 45 istoriotxo bildu ditu idazleak, gai batzuei buruzko iruzkinak eta pasadizoak guri azalduz. Istorio batzuk besteak baino interesgarriagoak dira, baina, orokorrean, irakurtzekoak dira. Egia da hainbeste istorio egoteak nekezago bihurtzen duela irakurketa (istorio bat gustukoa izan baina berehala amaitu eta beste bati ekin behar), baina horrelakoa izan da idazlearen aukera.
Ondorioz, nahiz eta artelana ez izan, irakurri ahal da liburu hau eta horregatik gomendatzen dut, eta desberdina izateagatik.