Balentxi. Hamalaugarren apostolua

1

Izenburua: Balentxi. Hamalaugarren apostolua
Idazlea: Jexux Mari Zalakain
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2007

Hamabi lagun hartu zituen harekin Jesus Nazaretekoak. Bat ustel atera zitzaion, Judas. Haren ordez Bernabe aukeratu zuten lehen kristauek, Paulo gero. Hamahiru apostolu osotara. Jorge Oteizak Arantzazuko komentuko ateburuan hamalau apostolu ezarri zituen Pietatearen inguruan. Zein ote hamalaugarrena? Liburu honen egileen arabera, zalantzarik gabe hamalaugarren apostolua Balentxi da, euskal apaiz matxinoa; behartsuen hurkoa, preso guztien anaia, Eliza ofizialaren zigorra, drogak jotakoen defendatzailea, zapaltzaileen etsaia, adinduen itsumutila … Balentxi, askatasunaren apostolua.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Larraul 39.1

Eskuartean kasualitatez topatutako liburua izan da. Gai aldetik, ez da nere gustokoa izan eta hori dela eta neure buruaren aurka egin behar izan dut askotan librua jarraitzeko eta irakurtzen bukatzeko. Euskal Herrian, gaur egun , historian batere urrundu gabe, gaur egun eta gure artean bizi izandako pertsonaia baten kronika azaltzen da. Nahiz eta ideietan eta bizimoduan bat ez etorri, oso ikasgai eredugarria ematen zaigu. Liburua oso irakurterreza, bestalde.